Albisteak: goizeko albistegia

Kaixo, guztioi:

Hilabete honetan albisteak eta beraien ezaugarriak eta formak landu ditugu. Jarraian irakurgai dituzue asmatu ditugun lau albiste. Amaieran, horiekin osaturiko bideoa ikusgai duzue. Esan beharra dago, albiste guztiak asmaturikoak direla, hau da, ez direla egia.

Zuhaitz bat erori da etxe batzuen gainera

2018-01-30

Zuhaitz bat erori da Azkoitiko alde zaharrean eta kalte handiak eragin ditu.

2018ko urtarrilaren 30ean zuhaitz bat erori da Azkoitiko alde zaharrean. Haizete handi batek bota du zuhaitza alde zaharreko eraikin biren gainera. Zuhaitza gauez erori denez, eraikineko etxebizitza guztiak pertsonaz beterik zeuden. 3 lagun zauritu diran eta ospitalera eraman dituzte. “Albisteak: goizeko albistegia” irakurtzen jarraitu

Erreportajea: Gabonak

Erreportajea – Gabonak

GABON GIROA

Gabonak abendu bukaeran eta urtarrila hasieran ospatzen dira. Jende gehienak oporrak izan ohi ditu eta horregatik, egun horiek familiarekin elkartzeko egunak izan ohi dira. Lagunekin ere ondo pasatzeko aprobetxatzen da. Azken finean, aspaldian ikusi gabeko jendearekin elkartu eta festa egun batzuk ospatzen dira.

Apaingarriak

Zuhaitzak, apaingarriak, jaiotza… jartzeko ohitura dago. Etxeak apaintzen dira eta horrela gabon giroan sartzen gara.

Bestetik, ohitura handia dago kaleak apaintzeko. Normalean argiak eta bestelako irudi asko jarri ohi dituzte. Gabon giroan sartzen laguntzen dute argi horiek.

Gabon kantak

Gabonetan gabon kantak abesten dira. Adibidez: Hator Hator, Olentzero, Din Dan Don,  Alaken, Olentzero begi gorri, Horra mari domingi… eta horrelako kanta asko kantatzen dira gabonetako egun hauetan.

 OLENTZERO ETA GABON EGUNA

Olentzero Euskal Herrian Eguberria eta Jesus Nazaretekoaren jaiotza iragartzen dituen euskal mitologiaren pertsonaia da. Toki batzuetan kondaira eta abestietan bakarrik aipaturiko pertsonaia izan da. Gehienetan Gabon egunean, abenduaren 24an, ospatzen da Olentzero. Jesusen jaiotzaren ondoren hasten da Olentzero etxeetara opariak ekartzen.

Gabon eguna, Euskal Herrian Olentzero edo Olentzero eguna ere deitua, Eguberri jaiaren bezpera da, abenduaren 24an. Jatorrian, katolikoen eta protestanteen artean ospatzen da bereziki, biharamuneko Eguberri jaiaren liturgiaren hasieratzat, Gabona gau ona deitzen den gau-ospakizunean. Eguberrietako lehen ospakizun handia da.

   “Erreportajea: Gabonak” irakurtzen jarraitu

Elkarrizketa: Iban Garcia

Bagatoz gure lehen lanarekin. Hilabate honetan, elkarrizketak landu ditugu eta pertsona ezagun bati ere egin diogu elkarrizketa. Jarraian irakur eta ikus dezakezue.

Iban Garcia (Azkoitia, 1999) youtuber ezaguna da eta orain telebistan ere ikus dezakegu Gure Kasa saioan. Horren harira hainbat galdera egin dizkiogu bera hobeto ezagutzeko.

.

Kaixo iban eta eskerrik asko etortzeagatik. Gaur zure bizitzari buruzko hainbat galdera ditugu.

Kaixo, guztioi. Bota lasai, erantzuteko prest nago.

Nola bururatu zitzaizun Youtuben hastea?

Ni gutxi gora behera zuen adinean hasi nintzen bideoak grabatzen. Nik nire kamararekin etxean bideoak grabatzen nituen, eta egun batean, Youtube topatu nuen eta hortik aurrera bideoak egiten joan nintzen. Nire lehen bideoa hurrengoa izan zen: ni nire kaletik ibiltzen, bideoa grabatzen nindoala.

Noiz hasi zinen Youtubeko kanalarekin?

Nire lehen jaunartzea egin nuenean kamara bat oparitu zidaten eta ordutik aurrera bideoak grabatzen hasi nintzen. Baina Youtuberako lehen bideoa 11 urterekin egin nuen 2011. urtean. Bideoa igotzean zirrara galanta izan nuen, izan ere, youtubera igotako bideo hori mundu guztiak ikus zezakeen eta horrek zirrara eragin zidan.

“Elkarrizketa: Iban Garcia” irakurtzen jarraitu