Albisteak: goizeko albistegia

Kaixo, guztioi:

Hilabete honetan albisteak eta beraien ezaugarriak eta formak landu ditugu. Jarraian irakurgai dituzue asmatu ditugun lau albiste. Amaieran, horiekin osaturiko bideoa ikusgai duzue. Esan beharra dago, albiste guztiak asmaturikoak direla, hau da, ez direla egia.

Zuhaitz bat erori da etxe batzuen gainera

2018-01-30

Zuhaitz bat erori da Azkoitiko alde zaharrean eta kalte handiak eragin ditu.

2018ko urtarrilaren 30ean zuhaitz bat erori da Azkoitiko alde zaharrean. Haizete handi batek bota du zuhaitza alde zaharreko eraikin biren gainera. Zuhaitza gauez erori denez, eraikineko etxebizitza guztiak pertsonaz beterik zeuden. 3 lagun zauritu diran eta ospitalera eraman dituzte.

Zuhaitzak kalte handiak eragin ditu bi eraikinetan eta teilatu zatiak erori dira kalera. Bizilagun batzuk etxeetan harrapatuta geratu dira eta, horren ondorioz, 112 deitu dute. Suhiltzaileak etorri dira eta bertatik atera dituzte. Hori horrela, eraikin guztia hustu dute eta bizilagun guztiak beren etxeetatik atera dituzte.

Segituan familiakoen etxeetara edo herriko hotelera eraman dituzte bizilagunak gaua igaro zezaten. Gaurko egunean zehar hasiko dira zuhaitza kentzeko lanak eta ondoren, ikusi beharko da zer kalte izan dituen eraikinak.

 

On Bosko eguna Floreaga ikastetxean

2018-01-30

Urtero bezala, aurten ere On Bosko eguna ospatuko da Floreagan.

On Bosko eguna baino astebete lehenago ahasten dira ospakizunekin Floreaga ikastetxean. Jolas-orduan, jolas ezberdinak egiten dituzte. Esaterako, oskola bilketa, zapizka, sokatira… Eguraldi txarra egiten badu, ordea, On Bosko egunerako uzten dituzte.

Aurten, On Bosko egunean, goizeko bederatzietan elkartuko dira Lhko ikasle guztiak eta meza elizkizuna izango dute. Bertan, eguna alaitzeko Alai Batzako koruak hartuko du parte. On Boskoren irudia gogoratuko da.

Meza ondoren, astean zehar egin beharreko jolasekin amaituko da. Jarraian, eskuetan zenbaki bat jarriko zaie haurrei eta horrela taldeak eratuko dituzte. Behin taldeak eratuta daudela ginkanari hasiera emango diote. Ginkana bazkalordura arte izango da.

Arratsaldean, hiruretan elkartuko dira ikasleak eta antzokira zuzenduko dira. Bertan, pelikula bat ikusiko dute. Horrela, arratsaldeko bostetan emango diote amaiera egunari eta ospakizunei.

 

EE 1-3 robota

2018-01-30

Robot lantegi bat sortu dute Euskal Herrian.

Ingenialari batek robot unitate berri bat sortu du. Robot berri horren izena EE 1-3 da. Robot berri hau gainerako robot guztien aurretik dago teknologiari dagokionez. Bestalde, ordenagailu aurreratuak erabiltzeko gaitasuna dauka. Beraz, horrek esan nahi du gizakiarentzako aurrerapen erraldoia dela.

Noski prezioa kontuan hartu beharreko datu bat da, izan ere, robot berri honek 33 milioi euroko balioa du. Gainera, hori bertsioarik merkeenean. Ezaugarri aurreratuagoekin nahi izanez gero, prezioa igo egiten da.

Robot hauen beste berezitasun bat bere erabilera da. Hau da, robota erabili ahal izateko txartel berezi bat atera beharko da. Horretarako ikastaro bat egin beharko da eta 2 milioi euro ordaindu beharko dira ikastaro esklusibo hori egin ahal izateko.

Momentuz, robot hauek Euskal Herrian bakarrik daude salgai, baina espero da laster egingo dutela mundu osorako saltoa.

 

Larabarateitor lurrina merkatutik kendu dute

2018-01-30

Merkatutik Larabarateitor lurrina kendu dute ondorio lazgarriak izan dituelako hainbat pertsonaren azalean.

Merkatutik Larabarateitor markako lurrin botilatxoak kendu dituzte hainbat pertsonari azalean kalteak eragin eta hauek enpresa salatu ostean. Gertaera hauek duela hiru aste geratu ziren. Antza denez, produktu berri hau sustatzen ari ziren saltoki handi batzuetan. Jendeari botilatxo batzuk doainik ari ziren ematen proba zezaten.

Dirudienez, doainik banatu zituzten botilatxo horiek ez zeuden ongi, izan ere, hartu zuten bezeroei kalteak eragin dizkie azalean: erredurak eta narritadurak eragin zizkien. Egun batean, herriko larrialdi zerbitzuetan 23 pertsona hartatu behar izan zituzten lepoan eta eskumuturretan erredurak eta narritadura larriak zituztelako.

Egun berean eta egoera berdinean hainbeste pertsona ospitalera joan zirelako, osasun saileko agintariek ikerketa bat jarri zuten abian. Horrela, jakin zuten erredura eta narritadura horiek lurrin batek eragin zizkiela. Egindako ikerketek hori baieztatu zuten. Horregatik, merkatutik Labarateitor markako produktu guztiak kendu dira. Eta antza denez, enpresak 4 milioi euro inguruko kalte ordainak ordaindu beharko dizkie kaltetu guztiei.

Jarraian ikusgai duzue albisteekin osatu dugun bideoa:

Hurrengora arte.

Kazetari txiki

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude