Erreportajea: Gabonak

Erreportajea – Gabonak

GABON GIROA

Gabonak abendu bukaeran eta urtarrila hasieran ospatzen dira. Jende gehienak oporrak izan ohi ditu eta horregatik, egun horiek familiarekin elkartzeko egunak izan ohi dira. Lagunekin ere ondo pasatzeko aprobetxatzen da. Azken finean, aspaldian ikusi gabeko jendearekin elkartu eta festa egun batzuk ospatzen dira.

Apaingarriak

Zuhaitzak, apaingarriak, jaiotza… jartzeko ohitura dago. Etxeak apaintzen dira eta horrela gabon giroan sartzen gara.

Bestetik, ohitura handia dago kaleak apaintzeko. Normalean argiak eta bestelako irudi asko jarri ohi dituzte. Gabon giroan sartzen laguntzen dute argi horiek.

Gabon kantak

Gabonetan gabon kantak abesten dira. Adibidez: Hator Hator, Olentzero, Din Dan Don,  Alaken, Olentzero begi gorri, Horra mari domingi… eta horrelako kanta asko kantatzen dira gabonetako egun hauetan.

 OLENTZERO ETA GABON EGUNA

Olentzero Euskal Herrian Eguberria eta Jesus Nazaretekoaren jaiotza iragartzen dituen euskal mitologiaren pertsonaia da. Toki batzuetan kondaira eta abestietan bakarrik aipaturiko pertsonaia izan da. Gehienetan Gabon egunean, abenduaren 24an, ospatzen da Olentzero. Jesusen jaiotzaren ondoren hasten da Olentzero etxeetara opariak ekartzen.

Gabon eguna, Euskal Herrian Olentzero edo Olentzero eguna ere deitua, Eguberri jaiaren bezpera da, abenduaren 24an. Jatorrian, katolikoen eta protestanteen artean ospatzen da bereziki, biharamuneko Eguberri jaiaren liturgiaren hasieratzat, Gabona gau ona deitzen den gau-ospakizunean. Eguberrietako lehen ospakizun handia da.

  

URTEZAHAR/URTEBERRI EGUNA

Urtezahar eguna, abenduaren 31a gauean ospatzen da. Egun horretan, arratsaldean, karta jokuetan ibiltzen da jendea familiarekin, lagunekin, gurasoekin…Gau horretan, normalean, guztiek, familiarekin afaltzen dute, etxeetan, sozidadeetan… 12:00ak iristen direnean, kanpaiak jotzen dituzte , eta guztiek, mahatsa jaten dute. Batzuetan, mahatsa gustatzen ez zaiotenek, lakasitoak,gominolak, jaten dituzte kanpaikada bakoitzean banaka jaten dira.

Urteberrri eguna, urtarrilaren 1ean ospatzen da, 12:00 etatik aurrera hasten da. Abenduaren 31ean bezala, familiarekin egoten da, jolasean,dantzan, kantatzen… Anai-arrebekin, familiarekin, lagunekin, gurasoekin, aitona-amonekin… Mahats, lakasito, gominola…batzuek ere urtarrilaren 1ean jaten dira

ERREGE MAGOAK

3 erregeak urtarrilaren 6an etortzen dira etxeetara opariak banatzera. Erregeak guztira 3 dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar. Kabalgata, urtarrilaren 5ean ospatzen da. Kabalgatan 3 erregeak beren zaldietan joaten dira beren pajeekin. Pajeek antortxak eramaten dituzte. Errege egunaren bezperan familiarekin afaldu, zapatak garbitu eta ohera sartzen da. Errege magoek ilusioa ekartzen dute, amestutako opariekin batera.

Errege Magoak edo Hiru Erregeak Jesukristo jaio ondoren bera bisitatzera eta berari opariak emateko joandako Bibliako pertsonaiak dira. Mateoren Ebanjelioa lauetatik bakarra da hauek aipatzen, “Ekialdetik” joandakoak “juduen errege jaioberria” gurtzera. Halaber, urre, intsentsu eta mirra oparitu zizkiotela liburuan agertzen da.

Tradizionalki hiru zirela finkatu zen historian zehar, eta VIII. mendetik Gaspar, Meltxor eta Baltasar izenak eman zizkieten. Mateoren arabera, urrea, intsentsua eta mirra eskaini zioten Jesusi.

GABONAK AZKOITIAN

Abenduak 24an kalera eta etxeetara joaten da gabon kantak kantatzera eta horren truke jendeak dirua ematen du. Kaleko argiak piztuta egoten dira eta kale giro ederra egoten da. 24 arratsaldean, karta-jokoan aritzen da jendea tabernetan. 24 gauean, ohitura bezala, jendea familian biltzen da afaltzeko. Azkoitian bestalde, gabon parkea edukitzen dugu puzgarri eta tailerreekin. Abenduak 31n, jendea familian biltzen da afaldu eta hamabietan, mahatsekin batera urteberria ospatzeko. Urtarrilak 6an, Errege Egunez jendea familian biltzen da bazkaldu eta ondoren Errege Opila jateko.

Abenduak 24an, Olentzero egoten da Eliz Atarian eta Urtarrilaren 6an, Errege Kabalgata izaten da. Elosuan, kabalgata desberdin bat egoten daErregeak traktorean iristen dira eta karameloak eta gozokiak banatzen dituzte.

Herriko kaleetan argiak egoten dira eta kale giro ederra egoten da. Kalean argiak jartzen dira, balkoietan baita ere eta udaletxean olentzero jartzen dute. Zuhaitzak ere jartzen dira. Bestela, kaleetako argia bereziak, jaiotzaren irudiak (Jesus, Maria, Jose, astoa, idia, aingeruak, artzainak, ardiak, Ekialdeko Aztiak eta abar), ezkilak, kandelak eta galtzerdiak apaingarri tipikoen artean ditugu.

Jarraian, erreportajea bideo gisa duzue:

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude